gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata
Pushkin
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > A. S. PUSHKIN
PUSHKINEN AURKEZPENA
Felipe Juaristi


Idazle gutxi da Pushkinek Errusian izandako eragina bere herrian izan duenik. Shakespeare eta Cervantes, salbu.

Pushkin (1799-1837) eta Errusia, elkarri loturik daude, idia eta uztarria bezala. Pushkinek, saiatu arren, ez zuen sekula Errusiaren zama gainetik kentzea lortu, hil arte eraman zuen gainean, kondena bat bezala.

Kondenara, ordea, ohitu egiten da; eta idazleak bere kondenatik kondenatu duen herria ederragotzen saiatzen da. Oso errusiarra da, bestalde halako lilura edo edermina.

Malenkoniak jotako herria baita errusiar herria, gurea bezainbeste.

Errusiari buruz ditugun ideia eta topiko asko, mito bihurtuak askotan, Pyushkinen zorretan daude. Berak jantzi baitzion soinekoa lehendik sortu eta mendeetan zehar beste idazlek landutako irudiei. Pushkinen ondoren benetako Errusia Pushkinen liburuetakoa da.

Horrek egiten du idazle bat haundi.
Horregatik daude loreak beti Pushkinen hilobian.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net